MUSIBLA #217: FELINE, Black Midi, Kristonak, Joe Broadbent, Hiuzz, Duster

Azken saio hauetan talde bati luzatzen diogu gonbidapena euren proiektua zuzenean aurkezteko, saio honetan Bermeo-Gernika ingurutik datorren Feline taldea gonbidatu dugu. Euren musika estilo ugariren bidegurutzea da baina sendoa da eta guztiz koherentea. 70-80 hamarkadetako soinuen oihartzuna atzeman badaiteke ere, euren soinua berria da eta bidegurutze horretan pertsonalitate handiko estiloa lortu dute, punch ona daukate, rock parametro dantzagarrietan egina dago euren Jan Zu disko biribila, teklatu bihurri eta txundigarriarekin, oso disko gomendagarria! Aurrera egingo dugu Londreseko talde oso berezi batekin. Black Midi dute izena eta euren musikan oasi lasaigarriak eta soinu anfetaminikoak nahasten dira, sinkopa, zarata, melodia, dena abesti baten mugetan. Hellfire da euren azken diskoa eta bertatik bi abesti. Aurrera egingo dugu Kristonak talde bitaminikoarekin, Ahobetehortz izeneko grabazioan 8 pieza sendo bildu dituzte, rock soinu klasiko eta indartsuak. Jarraituko dugu rock-arekin baina oraingo honetan blues soinuetan bustia. Joe Broadbent-ek blues etiketa horretatik ihes nahian badabilen ere, bere azkena, Ride, blues-ez bustitako diskoa da. Oso ondo egina, hori bai. Hiuzz taldearen musika entzungo dugu hurrena. Epea eta Epea II diskoak kalean dituzte. Lehenengoa 2022an eta bigarrena 2023an. Rock zikina, fuzz rocka, abesti irekiak eta erakargarriak. Eta bukatzeko Duster talde amerikarraren musika 2022an kaleratu zuten Together diskotik bi abesti. Melodietan hauts geruza lodia pilatu zaie eta horretatik nagi libratzen aritzen dira Dusterren notak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Matxitxakoko itsas-guduan borrokatu ziren gudariak gogoratuko dituzte gaur Plentzian

ar. Mar 5 , 2024
Gaur  87 urte Matxitxakoko itsas-gudua gertatu zenetik. Hala, egun horretan bertan, batailan borrokatu ziren Euzko Gudontzidi Laguntzaileko gudariak omenduko dituzte, 19:00etan, Plentziako portuan. Kandelaria Kultur Elkarteak eta Oroile Ikerketa Taldeak antolatu dute ekitaldia. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240305_matxitxako.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak