Aurreko saioan hasi ginen La Rekba talde donostiarraren EPa entzuten. Gaur euren beste bi abestirekin emango diogu hasiera gaurko orduari. After-punk ilun eta zirraragarria egiten du talde honek. Norvegiatik dator hurrengo taldea, Pom Poko, Japoniako anime filma ezagunaren izena. Rock-a ukitu progresibo batzuekin. Euren azken diskoa Cheater da. Babeheaven da hurrengo taldearen izena. Bidaia geldo bat proposatzen dute euren Home for Now diskoan. Bikote honek oinarri erritmikoak erabiltzen dituzte eta melodia lainotsuak. Turkiatik dator hurrengo taldea: Altin Gün. Turkiako musika tradizionala eta rock soinuak nahasten dituzte, oso emaitza exotikoa. Euren azken diskoak Yol du izena. Zeelanda Berrian errotzen da Sarah Mary Chadwick. Pianoa eta ahots sakona. Me and Ennui are Friends, Baby da bere azken grabazioa. Hurrengoa Arlo Parks. Bere azken diskoarekin ari gara bueltaka Musibla honetan. Britaniar honen musika zure baitara biltzen zaitu, gozo eta kadentzia kulunkariaz. Collapsed in Sunbeams da bere estreinako diskoa. Hurrengo gonbidatua Don Inorrez taldea da. Bide Ertzean taldean urtetan ibilitako Imanol Ubedak sortutako proiektu honekin bigarren diskoa dauka jada kalean: Esku Hutsik. Disko biribila! Eta bukatzeko beste danbateko bat Kaserna taldearen eskutik.
Deskargatu hemen.

