“Zugzwang” mugitzeko beharraz dihardu Willis Drummond taldearen bilduma berriak

Willis Drumond taldeak gaur bertan aurkeztu du lan berria. Jurgi Ekiza, Xan Bidegain eta Felix Buff estudioko seigarren lanarekin irratira batu zaizkigu. Zugzwang izenburua du, xakean  egoera bat dugu, balio duen mugimendu bakarra da. 10 kantu berri Atala estudioan grabatuak eta Johannes Buffek ekoitziak. Gaur eguneko gaiei kantatu diete, 2019an oso kokatua dagoen diskoa da, bizi garen krisiaren isla nahiz eta aitortu digutenez argia eta baikorra ere bada dira kantuak. Beste behin azala Ramon Zabalegi artistak egin du eta hiru partaideak nahastu Willis Drummond denaren irudia sortu du. Lehengo zuzenekoa urtarrilaren 17an Kafe Antzokian.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 109: Proteomika (Nerea Osinalde)

og. Aza 7 , 2019
Kanpoko zein barneko erasoei aurre egiteko erarik eraginkorrena harekiko immune izatea omen da. Immunea izanez gero, babes osoa duzu eraso konkretuen aurrean. Printzipio horretan oinarriturik, azken aspaldion immunoterapiak itzelezko hazkundea izan du minbizia eta beste zenbait gaixotasun hilgarri artatzeko orduan. Azken urteotan proteomikan egin diren ikerkuntzek zerikusi handia daukate immunoterapia […]

Honekin lotuak