Mugimendu Feministak martxoaren 8ko manifestazioara joateko deia egin du

Martxoaren zortziak Mugimendu Feministak urtero bezala kaleak hartuko ditu; bihar, “Zaintzarekin, negoziorik ez! Arduratu zaitezte ja!” lelopean. Manifestazioa Jesusen Bihotzetik irtengo da 19:00etan. Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak zaintzaren problematika izan zuen oinarri eta biharko manifestazioan zaintza izango dute berriro ere hizpide. Izan ere, Bilbo Feminista Saretzeneko kideen hitzetan, egungo zaintza sistema guztiz pribatizatuta egoteaz gain, guztiz familiarista da eta batez ere emakumeengan dago lan hori. Palestinar herriaz ez dira ahaztu eta, bereziki, biharko egunean emakume palestinarrak gogoan izango dituztela argi adierazi dute.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Martxoak 8 eta sektore publikoaren borroka bateratua

og. Mar 7 , 2024
Martxoaren 8ko emakume langilearen nazioarteko egunari begira jarri gara. EHUren martxoaren 6ko greba eta euskal sektore publiko osoan martxoaren 12ko greba aztertu ditugu. Saioa agenda sindikalarekin abiatua dugu. Hiriburuetatik haratago, M8 herrietan ere izango duen oihartzunaren garrantziari heldu diogu. Leire Asensio Bermeoko Mugimendu Feministako kideak eguna nola bizi eta antolatu […]

Honekin lotuak