Uztaila sartu da eta berarekin Naia (Rocky Violencia). Biniloen munduan murgilduta dagoen neska gazte honek zerrenda ederra prestatu digu saio honetarako, bere pintxadetan bezala. Datu bitxi artean pasa zaigu ordua. 80ko hamarkadak berriro pisua hartu du, baina beste garaietako mugimenduak ere agertu dira bitartean. Hilabete hasiera girotu digu horrela, rock eta biolentzia artean, maitasun handiz. Bera ikusteko data batzuk bota dizkigu eta noski, bertan ikusiko dugu elkar.
Abuztuaren 16tik 24ra euskal folkloreari lotutako ehun jarduera baino gehiago izango dira Bilbon. Hauen bidez, euskal tradizioak, ohiturak eta kultura protagonistak izango dira beste behin Aste Nagusian. Besteak beste Euskal Dantzak, Herri Kirolak, Erraldoiak eta Buruhandiak, bilbainadak, bertsolariak, traineruak eta pilota izango dira. Itziar Urtasun Berdintasun eta Jaietako zinegotziak gaur […]