Ostiralean, “Alaska” ekitaldia Euskararen Etxean

Poesiaren Nazioarteko Eguna martxoaren 21ean da, eta egun horren harira, Euskararen Etxeak “Alaska” izenburuko ekitaldia antolatu du, Castillo Suarez idaztelak 2023an plazaratutako izen bereko poema-liburutik abiatuta. Iurdana Acasusok kontatu digu ekitaldi berritzaile bat izango dela; izan ere, hiru adierazpen artistiko batuko ditu ekimenak: poesia, ikus-entzunezkoa eta artista gazteen ilustrazioak. Euskaraz izango da, doako ekitaldia da eta 19:30ean irekiko ditu ateak Euskararen Etxeak.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Uribarrin eta Alde Zaharrean KORRIKArako prest

az. Mar 20 , 2024
Ostegunean helduko da KORRIKA Bilbora, baina hainbat auzotan jada hasi dira giroa berotzen; Uribarrin eta Alde Zaharrean, besteak beste. Euskararen astea antolatu dute lehenengoan, eta “Harro, Herri, Korrika” ekimena bigarrenean. Saloa Bengoetxea Uribarriko Korrika Batzordeko kideak eta Iñaki Etxarri Zaharrean Berri Jai Batzordeko kideak kontatu dizkigute xehetasunak.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240319_inaki_saloa_korrika.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak