Gaurkoan DANCE munduan aritu gara, musikaren erritmoan dantzan. TWERK unibertsoa argitu digu Ikerne Mendietak eta Gaizka Chamizoren ahotan deskubritu dugu zertan datzan POLE DANCE edo zutikako barra; era berean, Aerobik irakasleak (Jon Garate eta Iker Gurrutxaga), Maite Sarasolaren bertsoak, Bittor Beaskoetxearen kronika, musika, berba librea… Kirol zein Eskirol izan, hauxe da zure Saioa. On egin eta izan DANCE-ari!
Bertsoaren lubakian beste bala bat astindu dugu eta kantu-errima freskoak ekarri. 2024ko martxoaren 3an, Deustun izan zen AFERAK ekimenaren baitako bertso-bazkarian, hiru bertsolari izan genituen kantu-kontari, Mikel Aiartzaguena gai-jartzailearen aginduetara. Biba Elorri bertso-eskola! Enare Muniategi, Alaia Martin, Unai Iturriaga… Era berean, Delorean auto partikularrean iraganerako bidea egin dugu eta, 2010eko […]