Futbola eta dantza moldeen uztarketa dugu ardatz Alain Maya dantzariaren ahotan. Xorroxin irratiko Julen Zelaieta xoriaren kantu goxo-bixia, Ane Zabalaren Eskirol gomendio-mozorroa, footdanceren kronika, Maite Sarasolaren bertsoak, musika, berba librea… On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/kiroleskirol/250227_kirol_eskirol_futdance.mp3 deskargatu hemen.
Bittor Beaskoetxea
2025eko aurrenekoan etxera begira jarri gara; Euskararen mugetatik kanpoko lurrak konkistatu dituen kirol modernoa aztertu dugu: ARTZIKIROLA. Artziniegan sortu eta mundura zabaldu den kirol inklusiboaren berri ekarri digu Anjela Vadillok. Ane Zabalak Eskirol mozorroa jantzi eta “Milion dollar baby” pelikulatzarra ikusteko gonbitea egin digu Bittor Beaskoetxearen kronika eta Maite Sarasolaren […]
Parkour berbaren atzean dagoen mundua aurkeztu digu Amets Gilek; leku batetik beste leku batera mugitzeko alternatiba. Hiri arkitekturaren erabilera, mugimendu eta teknika…. Parkour, mundua ulertzeko modu propioa! Iker Gurrutxaga eta Jon Garate Aerobik irakasleak ere izan ditugu, kontu kantari; Ane Zabala etorri zaigu Eskirol mozorroa jantzita, “Yamakasi” pelikula ahotan eta… […]
Kirola egin nahi ala nahiago Eskirol izan? Bilbo Hirian zain duzu deskirol saioa: Kirol Eskirol Gaurkoan ultra-iraupen ziklismoa ezagutu dugu Ziortza Villa gorliztarrarekin (denbora luzea bizikleta gainean etengabe). Txapeldun handia 12 eta 24 orduko probetan. Aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga eta Jon Garate), Bittor Beaskoetxearen kronika (futbola + frontoia), Maite Sarasolaren […]
Kirol zein Eskirol izan, hauxe da zure tokia Bilbo Hiria irratian. Euskal Ardi Moztaileen elkartea ezagutu dugu Mikel Galvezen ahotan. Mundialak gara! 2026an, Zelanda Berria dugu zain. Gaurkoan ez dugu A8 bestaldeko kideen bisitarik izan (Kazetari Naiztarrak eta Xorroxin Xoria) eta, horien ordez, Jabi Zabala lagunak zutabea den iritzia zabaldu […]
Kirol Eskirol, biko santua Kirol kazetaritza modernoaren arrakalak astindu ditugu, furgonetatik kanpo, Julen Axperekin. Ane Zabala Vespa zaharraren gainean Erroman oporretan ari dela ikusita, Amaia Arostegi lankideak, Eskirol lanetan, kirol-zinema lotu ditu. Sinergiak baliatuta, Julen Zelaieta Xorroxin irratiko txoriak A8 bestaldeko ekialde urruneko berriak zabaldu ditu; Maite Sarasolaren agurrak gozagarri, […]
Frontoian egiten den pala jokoa izan dugu hizpide gaurko saioan. Gatikako Artepe taldeak 10 urte bete dituen aitzakian Iker Sarria elkarrizketatu dugu; Iratxe Aranaga Gabriel Arestiko ikasleak Berangoko frontoian biltzen den emakume taldearen berri eman digu; Leire Alberdik “Erraketistak” erreportajea zabaldu du; Aerobik irakasle naiztarrak; Ane Zabalak Eskirol atalean “Rocky” […]
Water eta polo, uretako joko jostagarria aletu dugu gaurkoan Jon Lopez Leioa Waterpolo taldeko entrenatzailearekin Leioa waterpolo taldeak aurten 25 urte bete ditu, mende laurdena. Zorionak! Kolaboratzaileak ere bisitan izan ditugu: Julen Zelaietak, ekialdeko txoriak, Xorroxin irratitik kirol-berriak ekarri dizkigu, Ane Zabalak Eskirol lana egin du eta ikus-entzunezko beste proposamen […]
Kirol zein Eskirol izan, gaurkoan zuhaitz enborraen gaineko ibilaldi trebea egin dugu. Nasapuntakoan aritu gara, gantzez igurtzitako Kukaña jolasean. Kevinth Cardona ondarrutarrak ekarri digu joko-jolas tradizional zein mundutarraren berri, EHko txapeldun handi. Era berean, Eskirol mundua deskubritu dugu Ane Zabalaren ahotan; zinemaren kirola, kirolaren zinema. Gaurkoan zuri-belgtzezko klasikoa: The Hustler […]
Tiragomak, “tiratxinak”… Gaurkoan jaurtigaiak izango ditugu jomugan, eta ume-gaztaro mundua bisitatuko dugu; saiatuko gara farola eta bestelakoekin punteria astintzen. Pedro Irastortzak ekarriko digu tiragoma munduaren berri; Ane Zabalak Eskirol munduan gozatzeko gomendio-saiakera egingo; Bittor Beaskoetxeak piloten mundua aletuko eta… Maite Sarasolaren ahotan izango ditugu agurrak (hasi eta buka) Musika, berba.. […]