Hauteskunde biharamuna dugu gaurkoa, datuen balorazio eta analisi eguna. Datuak dira gaur protagonista, irabazleak, galtzaileak, akordioak, ziko aldaketa… Data saltsa zertxobait ordenatu eta aztertu dugu Xabier Aierdi soziologoarekin. Bere hitzetan, aipatzen zen ziklo aldaketa iritsi da eta atzo gaueko emaitzek eragina izango dute Foru Hauteskundeetan. Bestalde, Aierdik titular moduan utzi du hauteskundeen emaitzek oinarri bat jarriko duela aurrerantzean.
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak Euskaldunon Harrotze Astea antolatu du gaurtik apirilak 28ra. Intza Gurrutxaga mugimenduko kide eta bozeramailea izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. Kalera atera eta euskaldunak saretzeko beharretik sortutako astea da Gurrutxagaren hitzetan. Gaineratu du, maila nazionaleko 5 ekimen antolatu dituela mugimenduak eta […]