Ander Deuna eta Betiko Ikastolak antolatuta, maiatzaren 30an ospatutako da “Kalakalata” lelopean aurtengo Ibilaldia. Ikastola eredua indatzea, jaiotza tasan emandako beherakadari aurre egitea eta ikastoletako komunitatearen eta herriko eragileen arteko harremanak sakontzea dira proiektuaren helburuetako batzuk.
Euskararen aldeko ikastolen jaiak egitarau alternatiboa eta berria ekarri du aurten; maiatzaren 30eko ekitaldiez gain, maiatzaren 22an ere “Komunitatearen deiadarra” deituriko topaketak antolatu dituzte. 16 urtetik gorako ikasleentzat prestatutako eguna izango da, bai eta ikastoletako langile edo ikasle ohientzat antolatutakoa ere. Helburua Ander Deuna eta Beitiko Ikastolaren artean dauden 8,5 kilometroak irrintzi deiadarrez egitea izango da. Ekainaren 5erako ere “Burnizko hesia” izeneko eguna prestatu dute; espainiako estatu-kolpe faxista gai hartutzat, ikasleek garai hartako adierazpen kultural desberdinak aztertuko dituzte taldeka. Amaitzeko, maiatzaren 30ean bertan izango egun handia. Lau gunetan banatutako jolasak egongo dira: ura, lurra, haizea eta sua. Horietako bakoitzean, gaiarekin erlazionatutako tailerrak egiteko aukera izango dute gaztetxoek. Bitartean, Udaletxe Plazan 25 bat erakusketa postu egongo dira bertan eskaintzen diren produktuak ikusteko eta erosteko. Bestalde, garrantzitsua da aipatzea maiatzaren 30erako antolatu diren guneetako tailer eta jolasetan parte hartzeko izena eman beharko dela. Dena den, informazio gehiagorako egin klik hemen.
Deskargatu hemen