“Non dira haurrak?” antzezlana asteburuon BBK aretoan

BBK aretoak eta Tartean Teatroak elkarlanean asteburuan estreinatuko dute “Non dira haurrak?” antzezlana. Jokin Oregi da antzerkiaren zuzendaria eta abiapuntua zein den kontatu digu: “8 urteko ume bat psikologora joaten den momentua da abiapuntua”. Azaldu du antzerkian zehar umeei erreferentzia egingo zaien arren, oholtza gainean ez dela umerik egongo. Irailaren 28 eta 29an egingo dute obra euskaraz eta urriaren 4tik 6ra gazteleraz. Zuzendariak adierazi du BBK Aretoan egingo dituzten emanaldietan umeen abesbatza izango dela. Gaineratu du Euskal Herritik mugituko direla antzezlanarekin.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskara ikasteko matrikulazioa oraindik zabalik da

ol. Ira 27 , 2024
Euskaltegiek urrian hasiko dute 2024-2025 ikasturtea eta euskara ikasteko ikasten hasi edo jarraitzeko matrikulazioa oraindik zabalik dago. Isa Isazelaia izan dugu irratian, Gabriel Aresti Euskaltegiko arduradunetako bat, eta berarekin aritu gara euskaltegiaren eskaintza eta doakotasunari buruz. Isak azaldu du sektoretik egiten duten eskakizun nagusia doakotasuna dela; hau da, dirurik ez […]

Honekin lotuak