MUSIBLA #234: Bon Iver, Amy Allen, Neu Troia, Moxal, The War On Drugs, Fu Manchu

Bon Iver taldea harribitxi bat dela iruditzen zait. Orain gutxi deskubritu dut. Proiektua Justin Vernon-ekin jaio zen, gaisotasun batengatik etxean sartuta egon zen garaian. Sasoi horretan, hain zuzen ere, grabatu zuen bere etxean lehenengo diskoa: For Emma, Forever Ago, 2007an erregistratua. Abestietan sumatzen da bihotzarekin egindako piezak direla, atmosfera barnerakoi eta zabalak lagun. Eta bide barnerakoi eta amerikana soinuz zipriztindurik, Amy Allen aurkitzen dugu gure bidean. Bere azken diskoan, disko homonimoa, pop aldera lerratzen den arren, baditu songwriterren aura hori zenbait piezatan. Eta gaur ere bai, Neu Troia ekarri dugu, ezinbestean. Julen Azkonaren proiektu honek kateatu gaitu. Arriskuaren Xarma du izena eta abesti bikainak bildu dituzte. Oso disko gomendagarria. Proiektu oso berezia dator hurrena. Moxal, Hannot Mintegiaren proiektu oso-oso pertsonala da. Bere munduaren barrenera bultzatzen zaitu. 2023an argitaratu zuten azken diskoa Nabar izenarekin. The War On Drugs taldeak A Deeper Understanding izeneko diskoa kaleratu zuten 2017an. Horixe berreskuratuko dugu gaurko saioan. Drogen aurkako gerra izena jarri zioten aliritzira, ez dauka, baten batek pentsa lezakeen modura, drogen arazoarekin zerikusirik, antza. Eta hamarreko hamarkadan jarraituko dugu azken gonbidatuarekin. Saioa bukatzeko Fu Manchu kaliforniarrak hautatu ditugu euren stone rock indartsuarekin. Clone of The Universe diskoa 2018an kaleratu zuten eta euren musikaren erakusleiho ezin hobea da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"NININI" komedia ikuskizuna Antton Telleriaren berriena

az. Urr 16 , 2024
Gasteizen eta Donostian estreinatu ostean, Antton Telleria Bilboko Campos Eliseos antzokian estreinatuko du NININI komedia ikuskizuna. Jada ez dago sarrerarik salgai, eta horrek zirrara sortzen diola kontatu digu Telleriak. Bere hitzetan, oraingoan bere buzua izan du jomugan, nahiz eta bertsolarien kontura txiste batzuk ere prestatu dituen. Aitortu digu saioaren egitura […]

Honekin lotuak