“Deabruen doinuak” Zilibito Recordsen berriena

Zilibito Records kolektiboak “Deabruen doinuak” lan luzea aurkeztu berri du eta irratian izan ditugu Txuso eta Xabi. Oiartzuarra da seikotea eta kolektibotzat dute haien burua, haien hitzez, edoizein izan daitekeelako Zilibitoren parte. Guztira, 13 abesti ditu lanak eta hainbat estilo uztartu dituzte. Gazteak izan eta musika denbora gutxi eraman arren, gustora daudela adierazi dute. Gaineratu dute, gustatzen zaielako egiten dutela musika eta hori dela haien ardatza. Durangoko Azokan ere izango dira haien diskoa aurkezten.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Homeless Film Festival abian da

og. Aza 14 , 2024
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da. Azaroaren 7an egin zuten irekiera gala, atzo antzerkiaren eguna izan zen eta gaur film laburrek daukate protagonismoa. Garazi Ojanguren izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu dizkigu jaialdiaren nondik norakoak. Manchesterretik ekarri zuten formatua eta […]

Honekin lotuak