Urrezko luma jaso du Joan Mari Torrealdaik

Areatzan ospatzen ari den Bilboko Liburu Azokaren 48.edizioan, gaur goizean, Joan Mari Torrealdaik jasoko du Urrezko luma. Jose Mari Sors laguna izan da aurkezpenean eta zaila egin zaio minutu pare batean haren lana laburbiltzea: idazlea, ikerlaria, kazetaria soziologoa… Euskararen eta euskal kulturaren alde egin duen lana goretsi dute azokaren antolatzaileek, gizarteari egin dion ekarpena eredugarria dela azpimarratuta. Euskara bizitzaren erdigunean jarri izan duela nabarmendu dute. Hain zuzen ere, euskarak jasandako eraso eta debekuen bilduma egin zuen, El libro negro del euskera liburuan eta duela gutxi haren jarraipena argitaratu du, Asedio al euskera goiburukoa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Paradigma erotikoak

al. Eka 4 , 2018
Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoarekin paradigma erotikoak izan ditugu hizpide. Segun eta ze paradigma erotiko ditugun sexualitatea era batera ulertzen dugu.  Paradigma errealitatea ikusteko era da. Errealitatea ulertzen saiatzen da, ezagutza neutrala ez dela pentsatzen du. Erlatiboa da, pertsonen arteko erlazioari dagokionez, eta kultura eta hezkuntza eremuetan guztizko zentzua da.Gizartean […]

Honekin lotuak