Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Gabonen atarian Bilbo aldean hamaika proposamen ekarri dizk¡gute, lehenengo eguraldiaren iragarpena eman digute.
Berpizkundeko musika “antzinako musika” deitzen den etiketaren barruan sartu ohi dugu (ez nahasi Antzinaroko musikarekin, ez dauka zerikusirik). Zer da antzinako musika? 1750. urtea baino lehen idatzi den musikari deritzogu, normalean europar tradizioaren barruan edo mendebaldeko kulturaren barruan kokatzen denari. Gehienetan garaiko musika-tresna originalekin jotzen dena (originalak edo garaiko iturri […]