Gaur aurkeztu dute “Iurretako berbeta eta literatura: sator hegalaria” antologia. Xabier Bovedak eta Joseba Sarrionandiak ondutako liburua dugu. Iurretako historia literarioa biltzen saiatu dira, Toki bakoitzak ezkutuko altxor literarioak ditu eta. Duela bost urte hasi ziren lau hau egiten eta mende erdiz euskaraz bizitzen eta idazten saiatu direnen berbak jaso dituzte, aurkezpenean aipatu bezala testu asko topatu dituzte. Iurreta Euskal Herriko Durangoaldeko herri txikia da, 1877an 1352 biztanle zituena. 2023Anb 3738. Herri txikia baina hizkerari eta kulturari eutsi diona. Liburua Sator hegalaria ipuinarekin bukatzen da eta hori erabili nahi izan dute metafora giza, gure hizkuntza euskara lurpeko hizkuntza izan bada satorrak bezala ahalegin handia egin du burua ateratzeko.
Deskargatu hemen.