Larunbatean, Gure Eskuk eta Kataluniako hainbat entitate sozialek antolatuta, Pirinioetako Bidea ekimena egingo dute. Horrekin, Euskal Herriaren eta Kataluniaren arteko 300 mendi baino gehiago argituko dituzte, Euskal Herriko eta Kataluniako autodeterminazio-eskubidea inoiz baino argiago ikustea helburu.Dena prest eta ondo antolatu dago dagoeneko baina azken zehetasuna ezagutzeko Amalur Alvarez dugu gurean.
Detroiteko Jack Whitek gaur Nashvillen bizi den musikariak, disko berria kaleratu du, Fear of the Dawn izenpean. Disko honetatik kantu batzuk entzun ditugu, Whitek arinago bertsioneatu dituen aintzinako abesti batzuekin tartekatuta. Entzun ditugu: Taking Me Back (Jack White), Death Letter Blues (Son House), Fear of the Dawn (Jack White), Jesus […]