Eremuz kanpo 1×16: Esanak eta Entzunak

16. saioa: Esanak eta Entzunak. “Zein da zure anbizio gorena?” “Hilezkor bihurtzea. Eta gero, hiltzea.” Hau eta beste esaldi, elkarrizketa eta testu mordo bat, zinematik hartutako aipuei eskainitako saio berezian. Godard, Groucho, Tarantino, Wenders, Welles, Allen, Solondz… eta bi ahots gonbidatu. Zinemak, irudiak ez ezik, esaldiak ere utzi dizkigulako.
Irratsaio hau deskargatzeko, klikatu Hemen

One thought on “Eremuz kanpo 1×16: Esanak eta Entzunak

  1. Eremuz kanpo irratsaioaren bi entzule fidel gara. Gero eta saio borobilagoak sortzen dituzue. Eskerrik asko, astero proposamen berriekin zatoztelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Potto: Kursaaleko Bertso Eguna eta 1968ko sariketa

ol. Ots 24 , 2006
Potto irratsaioak bertsolaritzaren bide zahar-berriak erakusten dizkugu. Aurtengo Bertso Egunaren harira jardun izan dugu eta, Kursaaleko giroa profitatuz, duela 40 urteko benetako saio bat tartekatu dugu, Donostian 1968. urtean jokatutako sariketa, alegia. Beraz, Joxe Agirre eta Lizasorekin batera, Mattin eta Xalbador entzuteko aukera baliatu dugu. Halaber, Egileor edota Gorrotxategirekin batera, […]

Honekin lotuak