‘Lore‘ diskoa besapean hartuta etorri da Janus Lester taldea Durangoko Azokara. Jokin Pinatxo gerturatu da gurera eta bigarren lan honen xehetasunak ekarri dizkigu. Urtarrilean Bilboko Kafe Antzrekinokian aurkeztuko ditu kantuak zuzenan. Pozik agertu da egindako ibilbidearekin eta disko berriarekin.
Euskarazko kulturgintzaren hedabideetako presentzia nolakoa den ezagutzeko hedabide digitalak aztertu dira. Euskal Herriko 11 komunikabide aztertu dituzte Hedabide horien webguneetako “kultura” kategorian 2023an argitaratutako eduki guztiak bildu dira eta corpus aztertu da. Azterkata horien ondorioak ekarri dituzte Libe Mimenzak eta Amagoia Gurrutxagak. Euskarazko kulturgintzaren transmisioa ataka larrian dagoela adierazi dute, […]