Abenduaren 9tik aurrera, Durangoko azoka Euskal Herri osoko liburu dendetara zabalduko da ‘Zu non han DA!’ ekimenaren bidez. Izan ere, 2024an aurkeztutako nobedadeak eskuratzeko aukera ematen die Azokak lurraldeko denda guzti-guztiei. Gotzon Barandiaran Ahotseneako literatura arloko antolatzaileak ekarri dizkigu xehetasunak. Datorren astean Bilbon esaterako bi aurkezpen izango dira.
“Pizpirri. Pozgarri eta pizgarri’ hamar kantez osatutako cd bat da, bitxia oso. Atzean, sentipen asko dago. Amaiur Iragik ondu du lana, aita kartzelan zenean sortutako kantuak dira, ondoren hainbat talderekin kantuak osatu eta orain disko batean bidlu ditu. Amaiurrek 7 urte inguru zituenean hasi ziren kantu hauek sortzen: berak sortzen […]