Martxoan 2018ko Arkitekturako Pritzker Saria publikoa egin da: Balkrishna Doshi, 90 urteko arkitekto indiarra. Pritzker saria, literaturan bezala, Nobel sari bat da arkitektura munduan. 1979.urtean hasi ziren sari hauek banatzen arkitektura egiteko eta pentsatzeko modu zehatz bat balioztatzen du, garaian garaiko balore batzuk balioan jarriaz. Ameriketatik datorkigun saria da. Sarietan beti estrategia bat dagoenik ezin uka. Norbaitek, elite batek nolabait esateko zehazten du hori. Azken urteetan emakume arkitektoak sartu dira, baina oso maskulinoa izan da urte askotan adibidez. Pritzker sarietan emakume saritu gutxi izan dira. Ula Iruretagoiena arkitektoak ekarri dizkigu sariaren ingurukoak. Balkrishna Doshi belaunaldi zehatz baten “arkitekto semea” da. Arkitektoa jainko papera zuenetako belaunaldi batean bizitakoa, eta le corbusier eta louis kahn “maestro” izan dituenekoa. Maestro beraien ikuspenean hazi delako arkitekto bezala eta beraiekin lan edo lotura pertsonalak izan dituelako. Niri maestroak izatea beldurra ematen dit; jainko papera eskaintzen zaielako eta aurrerapen handiak ekarri bai baina ikuspegi atzerakoia dute gorputzaren ulerkerarekiko adibidez.
Deskargatu hemen.