MUSIBLA #240: Izaki Gardenak, Kim Deal, Michael Kiwanuka, Fontaines DC, Galder, Rex Orange County

Gaur Izaki Gardenak taldearen disko berriarekin abiatuko dugu saioa. Diskoak Orube izena du eta rock tentsio neurtua eskaintzen dute eta aspaldiko partez hain berezko dituzten amerikana soinuok biltzen gaituzte diskoa entzutean. Formazioaren etapa berri bat irekitzen dute disko honekin. Kim Deal musikariaren azken diskoa dator hurrengoa. Pixies taldeko kideak, proiektu hura bukatu zenean The Breeders taldea sortu zuen. Baina orain bakarkako estreinako diskoa dakar, Nobody Loves You More izeneko grabazioa. Michael Kiwanuka dugu hurrena. Deskubrimendu zorionekoa izan da bere musika topatzea. Gaur zuekin partekatu nahi dut Small Changes bere azken diskoan bildu dituen abestietako bi. Fontaines DC irlandarrek hartuko dute lekukoa. Romance euren azken diskoak une zinez gogoangarriak dauzka. Zuek esan. Galder izenarekin agertzen zaigu Galder Izagirre. Dut, Kuraia eta Berri Txarrak taldeetan ezinbesteko elementua izan da bateria jotzaile modura. ESC izeneko diskoa grabatu zuen 2023an bera arduratu zen musika tresna guztiez zein kantuen konposaketaz, post-punketik, pop elektronikora, post-rocketik soinu atmosfera futuristetara salto eginez. Oso proposamen interesgarria. Alexander James O’Connor musikariak Rex Orange County izena jarri dio bere proiektuari. Azken diskotik, The Alexander Technique, bi abesti ekarri ditugu gaurko saiora.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Parkour berbaren atzean dagoen mundua aurkeztu digu Amets Gilek

og. Abe 12 , 2024
Parkour berbaren atzean dagoen mundua aurkeztu digu Amets Gilek; leku batetik beste leku batera mugitzeko alternatiba. Hiri arkitekturaren erabilera, mugimendu eta teknika…. Parkour, mundua ulertzeko modu propioa! Iker Gurrutxaga eta Jon Garate Aerobik irakasleak ere izan ditugu, kontu kantari; Ane Zabala etorri zaigu Eskirol mozorroa jantzita, “Yamakasi” pelikula ahotan eta… […]

Honekin lotuak