Berpizkundeko musika “antzinako musika” deitzen den etiketaren barruan sartu ohi dugu (ez nahasi Antzinaroko musikarekin, ez dauka zerikusirik). Zer da antzinako musika? 1750. urtea baino lehen idatzi den musikari deritzogu, normalean europar tradizioaren barruan edo mendebaldeko kulturaren barruan kokatzen denari. Gehienetan garaiko musika-tresna originalekin jotzen dena (originalak edo garaiko iturri dokumentaletan oinarritutako berreraikuntzak izan daitezke) (gaur egungo instrumentuekin ere jo daiteke, noski) garaiko interpretazio-teknika historikoak errespetatuz (garaiko jotzeko eta abesteko modua erabiltzen da, ez gaur egungoa, oso ezberdina delako zentzu askotan, bai teknikan eta bai espresioan). Normalean talde honen barruan 3 garai ezberdinetako musikak sartzen dira (datak gutxi gorabeherakoak dira beti): Erdi Aroko musika (500-1450), Berpizkundeko musika (1450-1600) eta musika barrokoa (1600-1750). Ondo etorri gaurko bidaia musikalera.
Deskargatu hemen.