ERESIA: Lurra arin bekizu ama ikuskizunak azken hiru emanaldiekin agur esango die agertokiei, larunbatean Bilbon ikusteko aukera izango da. Pabellon6 aretoan izango da hitzordua, 19:30etan, eta bertako Oier Zuñiga izan da gurean. Amaren heriotzaren ondorioz sortutako lana da. Errituak berreraikitzeko helburuarekin sortu zen, dolua lantzeko, eta arte bizien, performancearen edo antzerkiaren kodeak zeharkatuz, huts hori osatzeko. Eresia ikuskizunak, eremu publiko eta komunitarioan, doluari espazio sinboliko-estetiko bat eskaintzea du helburu, heriotzak dakarren minari buruz jendaurrean eta kolektiboki hausnartzeko aukera emango duena.
Deskargatu hemen.

