IBAIZABAL: Arte Ederretako Museoko langileak greba mugagabean

Bilboko Arte ederreko museoko langileak ostegunean 23garren eguna bete zuten greban. Manpower enpresan lanean ari diren langileek museoko takila, aretoko laguntzaile, denda, harrera eta hezkuntza zerbitzua osatzen dute. Langileek euren lan baldintza kaskarrak salatu nahi izan dituzte  Bilbon egindako manifestazioan, zirkuko pertsonai jantzita ,Arte Ederren museotik, Bizkaiko Aldundira eta Bilboko udaletxera joan ziren manifestazioan. Betitze Saiatua museoko langileak gaur eguneko egoera zein den azaldu digu. Gaur egun museoak bete beharreko funtzioak Haizea Barcenilla EHUko irakasleak ekarri dizkigu gogora.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Bilgune feministak 'jaiak eta plazak gureak dira' gogora ekarri du

ar. Uzt 5 , 2016
Uda bete betean gaude. Jaiak han eta hemen. Hiriburu, herri zein auzoetan. Askotan entzun izan dugu jaiak gizartearen isla direla. Gizartean gertatzen denaren isla da jaietan gertatzen dena. Jaiak errituak dira eta egunerokotasunetik aldendu egiten gaituztenak, baina ikusi baino besterik ez dugu egin behar jaietako portaera eta gertakari batzuk agerian […]

Honekin lotuak