Iris Penche, abeslaria: “Lehen euskara gorroto nuen, orain berarekin maiteminduta nago”

Iris Penche Balmasedako kantari euskalduna da. Duela hilabete gutxi Balmasedako kantaria dela esango genuen soilik, baina ondo esan dugu, bai, euskalduna. Izan ere, iazko udan hasi zen Iris euskara ikasten, zerotik abiatuta, eta gaur bere lehenengo elkarrizketa egin du euskaraz. Formazioz kimikaria da Iris, baina 2021ean ekin zion, buru-belarri, kantari ibilbideari. TikToken 146.600 jarraitzaile ditu eta Instagramen zein Youtuben ere milaka lagunek jarraitzen dute. Bere publikoarekin harreman zuzena du Irisek, ia egunerokoa, eta hilero abestiren bat argitaratzen du. 2023an Kai Nakairen Donde abestiaren grabaketan parte hartu zuen, zati batzuk erdaraz abesten, baina une honetan euskarazko abesti bat ari da prestatzen ilusio handiz. Oraintsu bigaren kanala zabaldu du TikToken, bere euskarazko bideoak bertan argitaratzeko.

Irisek azaldu digunez, euskararekiko bere harremana oso berria da, duela zazpi hilabete hasi zen ikasten eta, batez ere hasieran, zaila egiten zitzaion. Urritik hona Gabriel Aresti euskaltegian bost orduko PLUS ikastaro trinkoa egiten ari da eta denbora gutxian oso aurrerapen handia egin du Irisek. Ikasten hasi baino lehen euskara “gorroto” zuela aitortu digu, baina orain, euskara ikastea “oso-oso polita” dela aldarrikatu eta ez dakien jendea ikastera animatu du elkarrizketa amaitu aurretik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BIZIPOZTU IRRATIAN: Bihotzez elkartearekin solasean

lr. Ots 15 , 2025
Irratia bizipozteko unea ere iritsi zaigu Bilbo Hiria irratira eta gaurkoan Bihotzez elkartea ezagutu dugu. Ianire Garay izan dugu gurean. Bihotzez sortzetiko kardiopatia duten haur, gazte eta familiek osatzen dute. Haien helburu nagusia da sortzetiko kardiopatiak dituzten pertsonei, haien familiei eta bizitzako etapa ezberdinetan inplikatuak dauden profesionalak informatzea, orientatzea eta […]

Honekin lotuak