Aipatutakoak bazterrak nahastu ditu herri horietan eta zentrala ez eraikitzeko asmoarekin sortu zen Errigoiti-Arrieta Garbi Plataforma, herritar desberdinak biltzen dituena. Zentralak 35 Mgw. ekoizteko 180 tona egur erre beharlo lirateke, horrek dakarren guztiarekin. Honi gehitu behar zaio tximiniak eta azpiegiturek dauzkaten eraginak. Eta hori guztia, EAJko alkateak onartu zuen bezala ” 8 urtez ixil-ixilik lan egin ondoren”. Nekazaritza zein abeltzaintzari, bestalde, sekula kaltea egingo lioke Andoni Vecchio Plataforma horretako komunikazio arduradunaren ustez.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.