Hamabi talde eta bakarlari gaztek hartuko dute parte VillaSoundBilbaoko lehen edizioan

Bizkaiko zortzi taldek, Gipuzkoako hiruk eta Nafarroako batek hartuko dute parte VillaSoundBilbao jaialdian, 16 eta 30 urte bitarteko gazteen musika sorkuntza sustatzeko. Miguel Diez izan dugu, musika lehiaketaren nondik norakoak azaltzeko. Udalak jakitera eman duenez, izena eman duten 106 talde eta bakarlarietatik zortzi Bizkaikoak izan dira, hiru Gipuzkoakoak eta bat Nafarroakoa. Ekimena 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da. Hauek dira hautatutako taldeak eta bakarlariak: Suave (Bizkaia); Nun (Bizkaia), Nize (Bizkaia), Martin de Marte (Gipuzkoa), Monday Potions (Bizkaia), Silitia (Bizkaia), Full Cab (Bizkaia), Blanquita Carraquela (Gipuzkoa), Olaia (Bizkaia), A1 Goldie (Nafarroa), Mona Rora (Bizkaia) eta Ramona ‘s First Evil Boyo.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

TRABESKALEA: Aniztasun funtzionala

ar. Urt 12 , 2021
Gaurko saioan Aniztasun funtzionalaz jardun dugu, horretarako Itziar Olabarria  eta Maitane Solaguren izan ditugu bide lagun. 2018 urteko datuen arabera Espainiar estatuan biztanleriaren %10ek dauka aniztasun funtzional bat., baina ia ez du errepresentazio publikorik, neurriak hartzerako orduan ez da kontuan hartzen. Baztertutako kolektiboa da, gizartean gorputzaren inguruen egiten den irakurketarekin […]

Honekin lotuak