Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da. Euskal sindikatuek, munduko beste herrialdetakoek bezala, berriro ere dei egin diete langileei maiatzaren lehena dela eta protesta egin dezaten, aurten ez ohiko forman Maiatzaren lehena oraindik itxialdian jarraitzen dugulako. Alabaina, hasiera batean aldarrikapen eta borroka eguna zena gaur egun batez ere egun jai eguna da. Gaur egun ospatzen den maiatzaren lehenak 1886ko maiatzaren 1ean du jatorria. Endika Alabort Amundarain ekonomilariak langilearen egunaren historia errepasatu du eta zer izan beharko lukeen aztertu du.
Deskargatu hemen.