LANAREN EKONOMIA: Kudeatzaileen garaia, ez kapitalistena?

XIX. mendetik gaur egun arte, gizartea bitan banandu izan dute, burgesia eta langileria. Kapitala dutenek, ekoizpen bitartekoen jabeak kapitalistak dira. Eta beren aurrean, langileria dago, bitarteko horien desjabetze prozesu baten ondoren, euren lana saldu behar dutenak dira. Hauxe da kapitalismoaren oinarri garrantzitsu bat. Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariak kudeatzaileen figuraz mintzatu zaizkigu, Gerard Dumenil eta Dominique Levyren ekarpenak aztertu dituzte. Saioaren bigarren tartean Eibarreko Alfa lantegian dagoen gatazka aztertu dute Miren osa kazetariarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 75: Giza eboluzioa (Carmen Manzano Basabe)

ol. Mai 11 , 2018
Non, noiz eta nola sortu ziren aurreneko gizakiak? Nolakoak ziren antzinateko gizon eta emakume haiek? Zertan ziren berdinak eta zertan ezberdinak gurekiko? Galdera andana luzea egin liteke gizakion jatorriaz eta geroztiko eboluzioaz. Egiari zor zaiona esatearren, gainera, esan beharra dago galdera horietako askok oraingoz erantzunik gabe dirautela. Hala ere, zientziak […]

Honekin lotuak