LANAREN EKONOMIA: Osasuna lanean, Bizkaiko Foru aldundirako EH Bildu eta Elkarrekin podemoseko hautagaien proposamenak eta Silvia Federici

Gaurko Lanaren ekonomian hiru gai izan dizute hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariak. Apirilaren 28 Nazioarteko Lan Osasun eta Segurtasun eguna da eta horren harira ELA sindikatuak “Laneko Ezbehar-tasa Euskal Herrian 2018” argitaratu zuen. Datu azpimarragarrienen artean, 2018 urtean lan istripuan hildako langileak, 2012tik hona izandako kopururik handiena izan dela. Bigarren gaia Bizkaiko Foru aldundirako EH Bilduk eta Elkarrekin Podemoseko hautagaiekin izandako elkarrizketa izan dute hizpide. Bukatzeko Argia astekarian Amaia Lekunderrik Silvia Federicirekin izandako elkarrizketa aztertu dute.

Deskargatu hemen.

Sindikal Agenda:

Maiatzak 17, Ostirala

  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako #Garbialdi|ko langileek grebarekin jarraitzen dute @ELAsindikatua @LABZerPribatuak @ESKsindikatua @ugteuskadi
  • #Osakidetzako Lehen Arreta Zerbitzuko langileek greba egingo dute maiatzaren 17an, sindikatuak eta Lehen Arreta Arnasberritzen deituta. @ESKsindikatua @ELAsindikatua @SATSE_Euskadi @LABsindikatua @ugteuskadi @ccooeuskadi
  • “Konponbide garaia da, Orain presoak” lemapean elkarretaratzea egingo da goizeko 11:30etan Bilbon, Moyua Plazan @ESKsindikatua @ugteuskadi @ELAsindikatua @LABsindikatua @CNTsindikatua @CGT_LKN_Bizkaia @STEILAS_ EHNE, HIRU eta ETXALDE
  • Loiuko Aireportuko pasabidetako langileek greba mugagabean daude apirilaren 17tik aurrera. Aireportuko zuzendaria salatu dute greba eskubidea oztopatu duelako.
  • Elorrioko eraikin publikoetako langileak greba mugagabean daude apirilaren 29tik. Eulen enpresak kudeatutako zerbitzuan soldata arrakala %80koa da, kale garbiketan dauden gizonen aldean. @ELAsindikatua|k lan baldintzak pareatzea exigitzen du.
  • @tabakalera-ko langileak, @bitartekariakM greban jarraitzen dute #bitartekariakmartxan
  • Fundación Tutelar Beroa greba mugagabean jarri dira, benetan jarduten duten lan kategoria onartua izateko
  • @ELAsindikatua, @LABsindikatua, @ugteuskadi eta @LSB_USOEuskadi sindikatuek zazpi greba egiten ari dira  Bizkaiko etxez etxeko laguntzan. Azken greba eguna gau izango da, maiatzak 17. 1.500 langile baino gehiago du sektore honek eta 8.000 menpeko pertsona artatzen ditu zerbitzuak.

Maiatzak 18, Larunbata

  • @CNTsindikatua|k antolatutaklo Liburu Anarkistaren Azoka Bilboko Arenalean asteburuan egingo da, 10:30retatik aurrera. Programa osoa https://labur.eus/6YtMp web orrian
  • @LABnafarroa|k bat egiten du Modou Khadim Sow-ren kanporaketa salatzeko larunbatean Ribaforadan eginen den manifestazioarekin. Maiatzaren 18an, arratsaldeko 19:00tan hasiko da manifestazioa, Colectivo Senegalés de la Ribera-k antolatuta

Maiatzak 20, Astelehena

  • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.
  • @ath_ele|k etxeko langileen plataformak elkarretaratzea deitu du @Bizkaia|ko Foru Aldundiak zaintzen lan arloan egiten duen kudeaketa salatzeko. Goizeko 11:00etan mobilizazioa egingo da Foru Aldundiaren Jauregi aurrean
  • @ELABilbo eta @labbilbokoudala|k greba deitu dute Bilboko 010 zerbitzuan Maiatzaren 13, 14, 20 eta 21erako deitu dute greba, lan baldintzak hobetzeko helburuarekin. @lanalden enpresak kudeatzen du azpikontratatutako zerbitzu publikoa eta hru aldarrikapen nagusi egiten dituzte langileek, sindikatuek prentsa oharren azaldu dutenez: “Antolakuntzan hobekuntzak izatea, soldata igoerak, eta zerbitzua eskaintzeko langile bat gehiago lortzea”.

Maiatzak 21, Asteartea

  • EHIZE Helduen Hezkuntza Ikastetxeetako zuzendarien elkarteak elkarretaratzea egiteko deia egin du, Administrazioak dekretu berri baten bitartez egin nahi duen murrizketa zorrotza salatzeko. Goizeko 11:00etatik 12:00etara Lakuan (Gasteiz) egingo da, eta babesleen artean @ccooirakas dago
  • Arabako Nagusien egoitzetako langileek elkarretaratzea egingo dute Probintzia plazan, goizeko 11:00etan, Gasteizen @LABsindikatua @SzkAraba @ELAGasteiz_ @ccooeuskadi @ugteuskadi
  • @ccoonavarra|k haur hezkuntzan greba deitu du Nafarroan. Elkarretaratzea deitu dute Iruñeako Udaletxe Plazan, 12:00etan

Maiatzak 23, Osteguna

  • Bizkaiko metalaren arloan greba egingo dute @LABsindikatua @ELAsindikatua @ccooeuskadi @ugteuskadi @ESKsindikatua @CGT_LKN_Bizkaia eta @CNTsindikatua|k, ekainaren 6, 7, 20 eta 21ean jarraipena izango dueña, lan hitzarmen duin baten alde
  • Gizarte Ekimeneko ikastetxeak Manifestazioa Bilbon maiatzaren 23an 18:45ean Hitzarmen berriaren alde

Maiatzak 24, Ostirala

  • Ikasleek Klimaren Aldeko greba deitu dute maiatzaren 24rako, #FridaysForFuture lemapean, #EtorkizunarenAldekoBarikuak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

M26: EH Bilduk Bilborako aldaketa gobernua proposatzen du, Bilbotarrentzako gobernatzeko asmoz

ol. Mai 17 , 2019
Udal hauteskundeen jarraipenean gaurkoan bigarren elkarrizketa izango dugu Bilbo Hiria irratian. Uriolarekin elkarlanean Ordezkaritza duten alderdietako hautagaiak izango ditugu gurean, datozen lau urteko  Bilborentzat dituzten proposamenak aztertuko ditugu. Jone Goirizelaia Ordorika abokatua  da EH Bilduren hautagaia da. Politikan urte asko eman ditu. Pertsonen hiria egin nahi duela azpimarratu du. Bilboren […]

Honekin lotuak