‘Amama, irribarrearen ondarea’ antzezlana estreinatuko dute igandean Pabelloi 6 aretoan

‘Amama, irribarrearen ondarea’ antzezlana estreinatuko dute igandean Pabelloi 6 aretoan eidabek jarri du martxan antzezlana eta Ugaitz Alegria da antzezlanaren zuzendaria. Topera dabil baina tartetxo bat eskaini digu. Antzezlaneko protagonistak Leak amama bat behar duela sentitzen du, baina ez dauka. Eskolako lagunen amamak ikusten ditu nonahi, eta berea topatzeko hainbat saiakera egingo ditu: udaleko bulegora joanda, birziklatze gunera joanda, eta iragarki bat jarriz. Amama ezberdin asko agertuko zaizkio, baina ez du nahi duen hori aurkituko.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Arima eta Bihotza" antzerkiaren estreinaldia bihar Kalderapekon

az. Ots 26 , 2025
Lautan3 jaialdiaren baitan, Tartean teatroak Bilboko Kalderapeko tabernan “Arima eta Bihotza” antzezlana estreinatuko du. Jokin Oregik idatzi eta zuzendu du obra eta telefonoaren beste aldean izan dugu. Antzerki laburra dela esan digu, 15-20 minutu ingurukoa, eta publiko guztiarentzat eginiko obra dela ere bai. Mikel Losada eta Anje Oregi izango dira […]

Honekin lotuak