Arriaga Antzokiak Kristalezko zooa antzezlana taularatuko du

The Glass Menagerie Tennessee Williams-en 1944ko antzezlan ospetsua da. Obra honek familia disfuntzional baten barruko tentsioak eta ametsak aztertzen ditu, oroitzapenen antzerki gisa aurkeztuta. Martxoak 21,22,23an euskaraz gozatzeko aukera izango dugu. Eta klasiko honekin jolasean Ione Irazabal, Miren Gaztañaga eta Arnatz Puertas eta Mikel Losada arituko dira. Azken hau dugu gurean. Istorioa Tom Wingfield narratzailearen oroitzapenen bidez kontatzen da. Tom amarekin, Amandarekin, eta arreba Laurarekin bizi da. Amanda, gaztetan Hegoaldeko damatzat jotzen zen emakumea, bere alaba Laura ezkongai jarri nahian dabil, neska oso lotsatia eta fisikoki ahula baita. Laurak bere mundu propioa du, beirazko animaliatxoen bildumarekin entretenitzen da. Tom, berriz, bizimodu aspergarritik ihes egiteko amesten du. Obra honetan, iraganaren pisua, ilusioak eta errealitatetik ihes egiteko nahiak dira gai nagusiak.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Josune Arakistain musikaria Aizu aldizkarian

ar. Mar 11 , 2025
Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan, Hilabete honetako protagonista Josune Arakistain musikaria da, eta, besteak beste, musika eta Süne proiektuaz, arrakastaz eta trikitiaz aritu dira. Laburrean, Haritz Rodriguez pommelierra elkarrizketatu dute; American Cider Association erakundeak pommelier ziurtagiria eman berri dio […]

Honekin lotuak