Gaurkoan Loraldia eskola ezagutzeko aukera izan dugu. 9 ikasturtetan 29 ikastetxetan, 2.600 ikaslek baino gehiagok eta hainbat kultur sortzailek parte hartu dute. Gaurkoan ekimen hau barrutik ezagutzeko aukera izango dugu, horretarako loraldia eskolan parte hartzen duten bi lagun batu zaizkigu irratira. Urretxindorra ikastolako Fatima, Manex eta Gorka batu zaizkigu. “Ostikada! Iraultza eta Parranda” antzezlana prestatzen dabiltza, 80ko hamarkadako punk mugimendua eta garai hartako janzkera hartu dituzte inspirazio-iturri gisa. Galder Pérez gidoilariaren laguntzarekin, belaunaldien arteko desberdintasunei buruzko hausnarketa sustatzen dute.
Deskargatu hemen.

