Antzerkiaz gozatzeko beste proposamen bat izan dugu gaurko saioan, mugimenduan doan antzerkia “Antzoki Ibiltaria” deiturikoa. Autobus turistikoan Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Gurutze Beitiak Bilbotik tour berezia eskainiko diote bidaiariei. San Mamesetik abiatuta mugimenduan hiriko pasadizo eta bitxikeriaz betetako emanaldia eskainiko diote. Hilaren 22tik (astelehena) 27ra (larunbata), hiru emanalditan egunero, 10:30ean, 12:00etan eta 13:30etan, bertaratzen direnak Bilboko autobus turistiko klasikoan bidaian eramango dituen ikuskizuna helduko da Hirira.
Deskargatu hemen.