Bilboko hainbat sektoretako entitatek Euskaraldian parte hartuko dute hizkuntza-ohiturak aldatzeko

Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta Bilboko hainbat sektoretako entitatek jada izena eman dute hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketan parte hartzeko. Ekimen honen bidez, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan hitz egitea sustatu nahi da, norbanakoak ez ezik, entitateak ere euskararen erabilera areagotzeko espazio bihurtuz.
Bilbo bezalako hiri batean entitateek funtsezko eginkizuna dute, bertan sektore desberdinetako pertsonak elkartzen baitira. Euskaraldiaren laugarren edizio honetan, entitate bakoitzak erabakiko du ekimena zein mailatan landu nahi duen: oinarrizko lanketa eginez edo urrats sakonagoak emanez.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Kirolarien eskubideen defentsan aritu gara

og. Api 3 , 2025
Kirolarien eskubideen defentsan aritu gara; grebaren aldarri betean Iñaki Urrutia pala jokalariak azaldu dizkigu palisten grebaren oinarriak eta Ane Urkiri kazetari naiztarrak grebaren oihartzunetan murgildu gaitu Ane Zabala lankideak eskirol mundua ekarri digu eta EUTSI! pelikularen mundura eraman gaitu Xorroxin xoria ere izan dugu gonbidatu, eki-mendebal lurraldeak lotzeko korapilo ederra […]

Honekin lotuak