Kirolarien eskubideen defentsan aritu gara; grebaren aldarri betean
Iñaki Urrutia pala jokalariak azaldu dizkigu palisten grebaren oinarriak eta Ane Urkiri kazetari naiztarrak grebaren oihartzunetan murgildu gaitu
Ane Zabala lankideak eskirol mundua ekarri digu eta EUTSI! pelikularen mundura eraman gaitu
Xorroxin xoria ere izan dugu gonbidatu, eki-mendebal lurraldeak lotzeko korapilo ederra
Maite Sarasolaren bertsoak izan dira “Ongi etorri _ Agur” puzzlea osatzeko piezak
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) apirilaren 5erako, biharko manifestazio deialdi zabala egin du lau hiriburutan: Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. “Soldatak eta pentsioak duinak, orain, hemen eta denontzat!” lelopean, bizi-baldintza duinak aldarrikatzeko eta aberastasunaren banaketa justua eskatzeko kalera irteteko deia egin diete langile eta pentsiodun guztiei. Pentsiodun mugimenduen esanetan, “onartezina […]