Molekula kiralak bitxiak dira: euren irudi ispilua ez da bera. Argi berezi bat, polarizatu zirkularra, modu ezberdinean xurgatu eta igor dezakete. Fenomeno honi luminiszentzia polarizatu zirkularra (ZPL) deitzen zaio. Etorkizuneko teknologietarako oso baliagarriak izan daitezke, hala nola 3D pantailak eta sentsoreak. Zientzialariak molekula kiral berriak ikertzen ari dira propietate hobeekin, horien artean Leire Gartzia.
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Fisikoa Saileko ikertzailea da Leire Gartzia, Lumimats (Luminescent Materials and Spectroscopy) taldean. Kimikan graduatua, masterra egin zuen material berrietan, eta 2014an tesia irakurri zuen. Azken 10 urteak daramatza bere taldean zirkularki polarizatutako argia ikertzen. (Argazkia: Anita Gould, CC lizentzia).
Deskargatu hemen.

