Ana Gandara ikerlariarekin batera euskal kantugintza berriaren sorreraz eta Ez dok amairu mugimeduaren inguruan aritu gara. ‘Euskal ondare kulturalaren moldatzea 1960tik 1990 urtera euskal kultur sistemaren oinarri’ tesia bukatu berri du. Ahozko ondare kulturalaz, musikaz eta kulturaz aritu gara.
Bestetik haur liburuaren nazioarteko eguna izan berri da. Aurten Luciana Sandronik idatzi du eguneko ipuina eta ilustrazioa Ziraldo marrazkilariak egin du, mezuaz gozatzeko aukera izan dugu.
Aste honetan lurrikara globala eragin dute Panamako paperak bezala ezagutu den filtrazio masiboaren lehenengo datuek. Panamako Mossack Fonseca abokatu bulegoak munduko hainbat iruzurgileri laguntzeko zerbitzuak eman ditu urteotan, herrialde askotako ogasunei iruzurra egiten lagunduta. Iaz bulego horren datu base erraldoia Süddeutsche Zeitung egunkariko kazetari birengana heldu zen. Azkenaldion datuak aztertzen […]