Bilboko alkatea eta Sustapen ministroa hiriko etorkizuneko trenbide azpiegiturak bultzatzeko batzartu dira. Zorrotza auzoa zeharkatzen duen FEVEren trenbidea lurperatzea eta Abiadura Handiko Trenaren lur azpiko iritsiera Abandoraino izan dute hizpide. Aurrerantzean, estudio horiek “bi aldeetatik aztertu behar dira, ADIF eta Bilboko Udalaren arteko konpromisoa gauzatu eta sinatu ahal izateko”, alkatearen esanetan. Zorrotzako trenbide-pasagunea dela-eta, De la Sernak esan duenez, “Sustapen Saila kontziente da bete gabeko konpromisoa dela” eta Zorrotzaren egoera zen den “oso ondo” ezagutzen duela. Auzokideak beste behin udaletxe kanpoan protesta egin dute eta beste behin gogora ekarri dute urgentziazkoa dela Zorrotzako FEVE geltokiak lurperatzea.
Deskargatu hemen.