Bizilagunak egitasmoa laugarren aldiz ospatuko da

Azaroak 17an, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Bizilagunak ekimena bueltan dator laugarren aldiz CEAR-Euskadi eta Arabako Foru Aldundiaren eskutik. Egun horretan Arabako hainbat etxe eta txokotan kultura ezberidnetako familiak batuko dira bazkaria partekatzeko.

Ekimena lurraldeko Zurrumurruen aurkako Estrategiaren testuinguruan kokatzen da eta helburua, bazkaria prestatzea eta familia ezberdinek disfrutatzeaz aparte, zurrumurru arrazista eta xenofoboak alde batera uztea izango da.

Ekimenari buruz aritu da irratian Aitziber Ramirez de la Piscina, CEAR-Euskadiko langilea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskara Jendea: Etorkin juduak

az. Aza 6 , 2019
Gaurkoan etorkinak izan ditu hizpide Xamarrek, juduak hain zuzen ere. Munduan badira makina bat herri denetariko ibilbideak izan dituztenak, eta diasporari dagokionez bat aipatu behar bada, juduena da. Juduak gurean izan dira eta, errege katolikoek bota aurretik, gure tartean bizi izan ziren. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Etorkinak%20Juduak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak