BEHIALAKO EGUN BATEZ: Aita Donostia jaio zen

Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen mundura Donostian Jose Gonzalo Zulaika Agirre gerora, Aita Donostia moduan ezaguna egin zena, 1886ko urtarrilaren 10ean. Euskal musikari eta idazlea izan zen, elizgizona, musikologo, musikagile, folklorista, euskal idazle eta euskaltzaina. 1932n Euskaltzaindiako kide izendatu zuten euskara etxetik kanpo ikasi zuen arren. Aipatzekoa da, besteren artean, euskal musikako 500dik gora abesti eta melodia bildu zituela, ia galduan zeuden pieza asko jasoz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ane Elordi, KORRIKAren koordinatzailea: "Euskara harrera hizkuntza da eta jendeak hurbiltzeko beharra sentitu behar du"

al. Urt 12 , 2026
Bi urterik behin egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia berriz ere martxan jartzeko prest dago. 24. KORRIKA ate joka dugu, eta aurten honako helburua ezarri dute: inoizko parte-hartzaileena izatea. Martxoaren 19an Atharratzetik abiatuta, 11 egunez eta 10 gauez Euskal Herria zeharkatuko du euskararen aldeko lasterketak, 2.175 kilometro eginez eta 3.436 […]

Honekin lotuak