Bilboko hiru lagunek sortutako talde berria aurkeztu zaigu aste honetan. Bakoitzak bere proiektua izateaz gain, orain, hirurak bat dira: Kalamo Kurrente. Proiektua azaldu digute, prozesuari buruz aritu gara eta beste behin zerrenda bat osatu dugu gure artean. Ekainak 6an izango dute hurrengo kontzertua Leioan, animatu bertara!
Maiatzaren 28tik 31ra bitartean ospatuko da aurten Elhuyar Zientzia Azoka Bilboko Areatzan. 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen honetan, Euskal Herriko 60 ikastetxetako 640 gaztek baino gehiagok aurkeztuko dituzte ikasturtean zehar landutako 160 STEAM proiektu baino gehiago: zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika uztartzen dituzten lanak. Azokaren helburua […]