PIPERPOLIS: Zinegoak jaialdian erresistentzia eta afektuen sareak ardatz

Zinegoak jaialdiak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak bere 22. edizioa ospatuko du aurten, 2025eko ekainaren 23tik 30era, 50 jarduera baino gehiagorekin. Edizio honek erresistentzia eta afektuen sareak izango ditu ardatz, eta 15 film luze lehiatuko dira sail ofizialeko hiru kategorietan: FIK, DOK eta KRAK. Halaber, film laburren hiru ziklo berri izango dira: Maitasun sareak, Erresistentzia eremuak eta Geroa oroimenetik. Jaialdia Arriaga Antzokian hasiko da, Esanezin taldearen emanaldi batekin eta Zero Chou zinegile taiwandarrari emango zaion Ohorezko Sariarekin. Itxiera Bilborocken izango da, ekainaren 30ean. Euskal ekoizpenak ere izango dira, hala nola Jone, batzuetan film luzea eta sei film labur.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

NORBAIT HIL DA HEMEN: 24

az. Eka 11 , 2025
Gaurkoan: GAL. Laukote jator hau etorri zaigu bisitan aste honetan. Jon, Eneko, Ruben eta Asierrek osatzen dute taldea. Giro polita sortu da zerrenda osatzen joan garen bitartean eta oparitxo bat ekarri digute gainera: Aurretik izandako Bilintx taldearen “Polizia Gorroto Dut” kantaren blues bertsioa zuzenean! GAL bezala sortzen doazena laster entzun […]

Honekin lotuak