Gaurkoan: GAL. Laukote jator hau etorri zaigu bisitan aste honetan. Jon, Eneko, Ruben eta Asierrek osatzen dute taldea. Giro polita sortu da zerrenda osatzen joan garen bitartean eta oparitxo bat ekarri digute gainera: Aurretik izandako Bilintx taldearen “Polizia Gorroto Dut” kantaren blues bertsioa zuzenean! GAL bezala sortzen doazena laster entzun ahal izango dugulakoan, gerturatu kontzertuetara bitartean.
Bilboko GAU ZURIA kultur ekitaldiak hiria eraldatuko du berriz ere, artea, diseinua eta teknologia uztartzen dituzten 34 proposamen artistikoen bidez. Aurten, Bilbo fundatu zeneko 725. urteurrenaren ospakizunen testuinguruan egingo da ekimena, eta hiria berriz ere argi eta sormenaren agertoki bilakatuko da. Ekitaldia ekainaren 13an eta 14an egingo da, ostirala eta […]