Ingalaterra iparraldekoa da Sophie Algie; Ipar Irlandakoa, berriz, Mervyn Henderson. Biek ezagutu dute euskara Euskal Herrian eta, egun, euskaltegian ari dira euskara ikasten, biak, B2 maila egiten. Nongoak diren, nolatan agertu ziren hemendik eta zergatik hasi ziren euskara ikasten azaldu digute. Euskara ikasteko beren arrazoiak eman dizkigute, baita pasadizo bitxiren bat kontatu ere.
EKEA elkartean dabiltza biak, Euskaldun Kanpotarren ElkarteAn. Askotariko jatorriak dituzten lagunak biltzen dira bertan, baina euskara dute ardatz eta harremanetarako lingua franca gisa erabiltzen dute. Hitzorduak eta ekintzak egiten dituzte eta euskaltzaletasuna sumatzen zaie, euskararen aldeko ekimenetan parte hartzeko prest daude beti. Beraz, badakizu, entzule: kanpotar euskalduna bazara, haiekin harremanetan jarri euskalkanpotarronelkartea @gmail.com helbidean.
Deskargatu hemen.

