Abuztuaren 20an Xiberoots taldea Algara konpartsan #AsteNagusia2025

Abuztuak 20, asteazkena, Xiberoots taldea arituko da zuzenean Algara konpartsan. Taldeko kide Pette eta Jonekin aritu gara solasean eta kontzertuaren nondik norakoak ere kontatu dizkigu. Apirilean kaleratu zute  “Zer agitüko” lan berria eta orain aurkezpen biran murgildurik daude. Diskoko abestiak jotzeaz gain, betiko abestiak ere joko dituzte. Dantzarako doinuak, reggae eta hip hop musikarekin nahasten dituzte haien abestietan eta guzti horiek entzuteko aukera izango da Algara konpartsan.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BILBO ASTE NAGUSIA 2025 App ofiziala eskuragarri

al. Abu 11 , 2025
Badago eskuragarri BILBO ASTE NAGUSIA 2025 aplikazio ofiziala iOS zein Androiderako. Deskarga doakoa da eta euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko bertsioak ditu. Aplikazioaren bidez jaietako programa osoa arakatu daiteke, baita kategorien edo interesen arabera bilatu eta jaiekin lotutako ekitaldiak eta espazioak erraz aurkitu ere. Horrez gain, programazioaren berrikuntza zein aldaketei […]

Honekin lotuak