Bilbao BBK Live jaialdia prest dago 2025eko edizioari hasiera emateko uztailaren 10, 11 eta 12an. Aurtengo edizioak 100 artista baino gehiago bilduko ditu Kobetamendin eta Bilboko erdigunean kokatutako agertokietan, Bilbo nazioarteko musikaren eta kulturaren epizentro bihurtuz. Jaialdiaren agertoki nagusietan artistarik esanguratsuenak igoko dira:Kylie Minogue, lehen aldiz Bilbon, bere Tension II lan berriarekin.Pulp, britpoparen ikonoa, Kobetamendira igoko da lehen aldiz. Kaytranada, Michael Kiwanuka, Bad Gyal, Damiano David (Måneskineko abeslaria, bakarlari gisa), Nathy Peluso, Raye, Ca7riel & Paco Amoroso, BICEP, Amaia, Carolina Durante, Sparks, Fat Dog, Viva Belgrado, The Blessed Madonna, Makaya McCraven eta beste asko. Sortzaile euskaldunak ere izango dira jaialdian, gaur osteguna Jaialdiaren hasierako orduetan Mirua izango da. Mattin Zeberiorekin hitz egin dugu.
Deksragatu hemen.

