Indarkeria matxistatik bizirik ateratako emakumeak gogoratuko ditu Bilbok horma-irudi handi batean

Bilboko Udalak eskatuta, Ruth Juan artistak diseinatuko du genero indarkeriatik bizirik atera diren emakumeei zuzendutako memoria murala.  Bilbo Zaharra auzoko Mesedeetako kaian kokatuko da eta aste honetan hasi da jada lehen zirriborroarekin.

Ekimen artistiko honen helburua, genero-indarkeriaren biktima izan diren eta bizirik atera diren emakumeei eta haien seme-alaba adingabeei errekonozimendu eta erreparazio sinbolikoa ematea da. Hurrengo hiru asteetan ikusiko dugu Ruth Juan artista gaztearen lanaren emaitza; emakumeen gorputz biluzietan oinarrituko murala izango da, izan ere, artistak esan bezala, hainbat emakumerekin hitz egiteko aukera izan du, eta beren kontakizunak, gorputzari, gaixotasunei, tentsioari edota indarkeriek gorputzean dituzten eraginei buruzkoak izan dira beti.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Udalak Zorrotzaurre Planean proiektatutako bidegorria kendu duela salatu dute

al. Ots 15 , 2021
Deustuko Erribera eta Zorrotzaurreko auzo elkarteak salatu duenez, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Iraunkortasun Sailak Zorrotzaurre Proiektuaren urbanizazio planetako bidegorria kendu du. Deustuko erriberako auzo elkartearengana jo dugu, kezka ikusi dute erabakia. ere ustez, hiri-trazaduraren diseinua “mugikortasun-modu jasangarrienei lehentasuna emango dien eta segurtasuna bermatuko duen banaketa bilatuz egin behar da; horretarako, […]

Honekin lotuak