Lasaitasun mezua zabaldu digu Koldo Callado Ehu.ko irakasleak, noski ziztaden larritasuna kendu gabe eta gogoratuz delitua dela

Pil pilean dugun gaiaren inguruan ere berba egin dugu, jai giroan bagaude ere jai giroan gertatzen ari direnen inguruan mintzatu behar gara, eta batzuetan ez dira gure gustuko gaiak izaten edo hobe esanda nahigo genuke hauen inguruan berba ez egitea. Ziztadak izan ditugu mintzagai. Mugimendu feminista kezkatu eta haserre agertu da, Gero eta ziztada gehiago salatu dira jai giroan, eta, horrekin batera, indarkeria matxistari lotutako beldurra elikatzen duten alarma mezuak zabaldu dira gizartean. Hedatu den alarma sozialak, gainera, beldurra hauspotzen duten diskurtsoak zabaltzen dituela ohartarazi dute. Koldo Callado EHUko irakaslea dugu farmazian. Gurera hurbildu zaigu, baditugu eta galderak egiteko,  moda berria da gazteen artean, eta ezin dugu inola ere sumisio kimikoaz hitz egin, oraingoz behintzat Euskadiri dagokionez. Lasaitasun mezua ere zabaldu beharra dago, eta noski ziztaden larritasuna kendu gabe eta gogoratuz delitua dela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kaskagorri konpartsa barrutik ezagutzeko aukera izan dugu #AsteNagusia22

al. Abu 22 , 2022
Lehendabizi, Maialen hurbildu zaigu Kaskagorri konpartsatik, eta erreleboaz eta konpartsaren egitarauaz solastun gara harekin. BI urteko etenaldiaren ostean gazte konpartsan erreleboa izan dela kontatu digu baina ala ere gogotsu eta indartsu daudela azpimarratu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220822_kaskagorri.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak